GURE ALDETARA

Gure Aldetara record case design

Editorial
Illustration

2021

Nafarroako emakume bertsolariek euren bertsoak musikatuz sorturiko diskoa da Gure aldetara, eta proiektu honetan diska horri aurpegia eta mamia jarri dizkiot. Hari gorria izan da proiektua ehundu duen kontzeptua: munduko emakume oro hari gorri batez lotuak omen gaude eta.

Proiektu honetan collage teknika erabili dut batez ere, Gure aldetara disko anitz eta artisaua baita, eskuz esku egindakoa. Egileek Luzia Goñiren esamoldea aukeratu zuten diskari izena emateko, eta diseinuan ere keinua egin nahi izan diot, Nafarroako lehenengotariko bertsolari emakume hau omentzeko.