AMANO

Amano web home page

Web design
Identity
Concept

2022

Artista orok ditu milaka paper, bozeto eta eskuizkribu mahai gainean, karpetetan, estudioan sakabanatuta… Amanok irtenbidea bilatu nahi die paper guzti hauei, artistei saltzeko aukera emanez. Denda bat baino, sare sozial bat da Amano, non edonork igo dezakeen eskuz sorturiko edozein obra.

Proiektu honen erronkarik handiena programazioa izan da, hori baitzen helburua: zerotik abiatuta web orri oso bat diseinatu eta programatzea, HTML, CSS eta JavaScript lenguaiak erabiliz. Horrela, webguneari hainbat funtzio eman ahal izan dizkiot, eskuz idaztearekin lotuak. Webgunea amano.garazinaiz.com estekan bisitatu daiteke.