Web design
Identity
Naming
2022
Nolakoa izango litzateke baratza digital bat?
Gero eta ohikoagoa da eguneroko erosketak internet bidez egitea, batez ere natibo digitalak diren generazioentzat. Baratzak bertako barazki eta fruta ekologikoak hurbildu nahi dizkie gazte hauei, ez salduz bakarrik, baizik eta baita UX/UIaren bidez ere. Hala, erabiltzailea bera da denda honetan barazkiak lurretik atera eta bere saskian sartu behar dituena.
Baratza fikziozko online denda bat da, barazki eta fruta ekologiko eta bertakoak saltzen dituena. Beste plataforma digital batzuen antzera, eroslearen kokapenaren arabera leku bateko edo bertzeko produktuak saltzen ditu. Baratza, ordea, natibo digitalei hitz egiten dien marka da, eko kontzeptua bestelako estetikekin uztartu daitekeela erakutsiz. Kolore lauak eta tipografia garbi eta handiak uztartzen ditu “emoji” ikonoekin, hizkuntza digitalean sakonduz.