EXITUS

Editorial design
Visual communication
Book

2022

Heriotzak beldurra ematen dit.
Horixe da abiapuntua.
Begiak itxi eta berriz ez irekitzeak.
Eta horregatik liburu hau.

Zer da heriotza?
Ez dago gizarte, lurralde, kultura edo garairik galdera hau egin ez duenik. Heriotza tristura, misterioa, denbora… da. Baina baita absurdoa, festa edo indiferentzia ere.
 

Liburu honetan kontzeptu konplexu honen ertzak aztertu nahi izan ditut. Denok baitaukagu heriotza presente, inork ezagutu ez arren. Erantzunak baino, galderak dakartza liburu honek. Heriotzaren kontzeptura hurbiltzeko galderak. Azken finean hori baita heriotza: ezezagun bat.