Exitus is a book that visually explores what death means to me, in a experimental and very intimate way.
Author Archives: garazinaiz
FORMA
Formak modu aske eta kontzienteagoan bizitzen ikasteko espazio bat eskaintzen die bere bisitariei, Gestalt terapiaren inguruko formakuntzen bidez.
BARATZA
Nolakoa izango litzateke baratza digital bat? Baratzak bertako barazki eta fruta ekologikoak hurbildu nahi dizkie natibo digitalei, ez salduz bakarrik, baizik eta baita UX/UIaren bidez ere.
AMANO
Artista orok ditu milaka paper, bozeto eta eskuizkribu mahai gainean, karpetetan, estudioan sakabanatuta… Amanok irtenbidea bilatu nahi die paper guzti hauei, artistei saltzeko aukera emanez.
JANITZIO
anitzio bizien eta hildakoen munduak elkartzen diren tokia da, non urtean gau batez muga hau lausotu egiten den. Logorik gabeko identitate bat sortzea zen proiektu honen helburua.
TTIPI-TTAPA
Ttipi-ttapa Nafarroa iparraldeko herri aldizkaria da, bertakoa eta euskalduna. Bere diseinu editorialak ordea ez du hori islatzen. Berdiseinu honek gaur egungo eskualdeko gizartea irudikatu nahi du: oraingoa, alaia, eta errotua.
GURE ALDETARA
Nafarroako emakume bertsolariek euren bertsoak musikatuz sorturiko diskoa da Gure aldetara, eta proiektu honetan diska horri aurpegia eta mamia jarri dizkiot.
KOPARIA
oparia, hedatze bidean den enpresa da, merchandising eta publizitateko produktuak sortuz garatzen duena bere jarduna. Enpresak merkatu berrietara iritsi eta sektoreko enpresa lider bezala posizionatu nahi zuen bere burua.
GAZTEAK ETA ETXEBIZITZA
EGK-k EAEko gazteen etxebizitzaren egoera aztertzeko ikerketa bat egin zuen, soluzio eta alternatibak ere bilatuz. Erakundeak ikerketa bilduko zuen txostena maketatu nahi zen, gazteentzat erakargarria izan zedin.
KARTELAK
Lesakako Udaletxeak urtero herriko jaiak diren San Ferminetarako antolatzen duen kartel eta azal lehiaketara aurkeztutako lanak. 2017 eta 2018 urteetan irabazle suertatu ziren bi kartelek jaietako momentu ezberdinak dituzte ardatz, beti ere San Ferminen estetika txuri-gorria mantenduz.
BIZIKI
Biziki fisioterapia eta osteopatia zentro txiki bat da, 2017 urtean Raquelek sortua: Lesakako gazte fisioterapeuta eta ekintzailea. Raquelen ametsa bere herrian bertan bere kabuz lan egitea zen, eta eskainiko duena bilduko zuen izen, irudi eta nortasun bat behar zituen: freskotasuna, profesionalitatea eta osasuna.